Helburuak

Fundazioak lehentasunak ezarri behar ditu bere helburuetan eta, haien artean, ezgaitasunen bat duten pertsonentzat programa espezifikoak, sentsibilizazio programak eta ikerketakoak sortzea dago, kirol jardueraren eta osasunaren arloan, eta baita irisgarritasunaren arloan ere, besteak beste.

Xede zabal honen barruan, hurrengoak izango ditu ildo estrategiko nagusiak:

  • Gehienbat ezintasunen bat duten pertsonentzako, gaitz kronikoak dituztenentzat eta nagusientzat egokiak diren kirol jarduera eta fisikoko programak garatzea (funtzio aniztasunak dituztenak).

  • Mendekotasun arazoak edo zailtasunak dituzten taldeen kirol jardueretan integrazioa eta inklusioa errazten duten programak garatzea. Programa horiek Cervantes plazan edo La Conchako hondartzan bertan egin ahal izango dira.

  • Mendekotasun edo zailtasun handiko pertsonei zuzendurako zentzumenen estimulazioa eta kognitiboa, pertsona autistak, alzheimerra dutenak, pertsona gor-mutuak esaterako eta, oro har, zailtasunak dituztenak, zeinak haien beharretara egokitutako bestelako estimulazioa behar dutenak.

  • Errendimenduko eta goi-errendimenduko kirola sustatzea eta garatzea.

  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako ikerketa proiektuak eta azterketak egitea.

  • Errehabilitazio aktiboko eta baldintza fisikoko programak garatzea, osasun arazo iragankorrak dituzten pertsonen hobetzea errazteko.

  • Komunikazioko eta logopediako programak garatzea komunikazio arazoak dituzten pertsonentzat.

  • Turismo irisgarriko programak garatzea, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gehienbat.

  • Prebentzio eta lan osasun programak garatzea jarduera fisikoaren eta kirola praktikatzearen bitartez.

  • Pertsona bakoitzaren ahalmenei eta beharrei egokitutako entrenamenduko, prebentzioko, errehabilitazioko eta berregokitze motrizeko programak diseinatzea.

  • Jarduera fisikoko eta kirol-jardueren berariazko programen bitartez enpresei eta lesioen prebentzioari zuzendutako programak bultzatzen dituzten jardute-ildoak garatzea.

Skip to content