Jarduera espezifikoko taldeak

Hegalak Zabalik Fundaziotik eta Hegalak Kirol Zentrotik, kirol jarduerako eta jarduera fisikoko programak garatzen ditugu, pertsona bakoitzari egokituak, haien beharren arabera, ezintasun egoeran daudenei, gaitz kronikoak dituzten eta pertsona nagusiei zuzenduak gehienbat.

Urtero, jarduera espezifikoko eta osasun jarduerako 13 talde txiki aktibatzen dira, fibromialgia, ezgaitasun fisikoren bat eta/edo adimen ezgaitasunen bat duten pertsonentzat; ospikirolak, mantentze-gimnasia, linfedemaren prebentzioa, besteak beste. Talde batzuk garapen psikomotrizean, zentzumenezko estimulazioa eta kognitiboan zailtasunak dituzten eta mendekotasun handia duten pertsonentzat dira.

Halaber, haurrei zuzendutako jarduerak bultzatzen dira, estimulazio goiztiarraren, pertsona gorrei eta ikusmen urritasuna dutenei zuzendutako jarduera fisikoko taldeak. Horrez gain, haur ezinduentzako igeriketa-eskola egokitu bat abian jartzearen aldeko apustua egiten dugu.

Skip to content