Pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dugu.

Aniztasuna bere osotasunean balore bat dela uste dugu eta inklusioa egi bihurtzeko egiten dugu lan

Hegalak Zabalik Fundazioa pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko xedea duen entitatea da, funtzio aniztasuna duten pertsonena gehienbat, eta ariketa fisikoa eta kirola egitea errazteko jarduten da. Fundazioak, etorkizunera begira, alderantzizko integrazioaren filosofia aniztasunaren mundua guztiok bizi garen gizartean barneratzea errazteko egiten du lan.

Osasuna eta kirola: gure DNA

Jarduera fisikoa eta kirola autonomia handiagoa lortzeko tresna gisa, eta ezgaitasunen bat duten pertsonei haien bizi-kalitatea hobetzea, funtzionaltasuna irabaztea eta autoestimua hobetzea ahalbidetzen dieten erreminta sozialak.

Gure programak

Hegalak Zabalik Fundazioa eratzen dugun pertsonen taldea inklusioa eta normalizazioa errealitate soziala bihurtzeko dihardugu lanean. Horretarako, hainbat programa ditugu abian. Haietan, sentsibilizazio jardueretatik hasi eta kirolarientzat laguntza teknikoa, eta jardunaldi zein prestakuntza lan-saioak ematen ditugu.

No items were found matching your selection.
Skip to content