Hegalak Zabalik Fundazioa

Hegalak Zabalik Fundazioa pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko xedea duen entitatea da, funtzio aniztasuna duten pertsonena gehienbat, eta ariketa fisikoa eta kirola egitea errazteko jarduten da. Fundazioak, etorkizunera begira, alderantzizko integrazioaren filosofia aniztasunaren mundua guztiok bizi garen gizartean barneratzea errazteko egiten du lan. 

Aniztasuna bere osotasunean balio bat dela uste dugu eta inklusioa egi bihurtzeko egiten dugu lan. Pertsona guztiek eduki beharko lukete haien bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko modua, berdintasunean, eta kirola irismen handiko erreminta soziala da orotariko pertsonentzat eta gaitasunentzat.

Historia

Alderantzizko inklusioaren filosofiarekin jaio zen Hegalak Zabalik Fundazioa, 2010eko abenduan, Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioko Mikel Izaguirrek eta Alicia Figueroa de la Pazek bultzatutako proiektu soziala. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalak eta Egokitutako Kirolen Gipuzkoako Federazioak 2012an jarri zuen abian bere lehenengo proiektua; Hegalak Kirol Zentroa, inklusiboa eta pertsona guztientzako erabilerraza. Balore soziala, Donostiako Kontxa hondartzan bertan.

Inklusioa eta normalizazioa errealitate soziala bihurtzeko lanean dihardugun pertsonen talde bat gara. Kolaborazioko guneak sortzen ditugu eta sareak ehuntzen ditugu entitate publikoen eta pribatuen artean, eta baita aniztasun funtzionala duten pertsonen taldeak biltzen dituzten elkarteekin ere.

Patronatuko kideak

Gipuzkoako Foru Aldundia Kirolen Departamentua

Donostiako Udala Kirolen Departamentua

Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioa

Fundazioaren Estatutuak

Skip to content