Segi ezan

Programa

Genero indarkeria jasan duten emakumeen bizitza-kalitatea hobetzeko, ahalduntzea sendotzeko eta haien autoestimua, segurtasuna eta konfiantza Hegalak bezalako giro inklusiboan ariketa fisikoaren bitartez hobetzeko helburua duen berrikuntza sozialeko proiektua. Halaber, hazkuntza pertsonaleko eta kudeaketa emozionaleko tailerrekin osatzen da, taldeko lana sendotzeko hainbat dinamika ludiko eta kreatiboen bitartez.

Norentzat

Zaurgarritasun egoeran eta baliabide ekonomiko gutxi dituzten emakumeak, zeinak normalkuntza eta integrazio ingurune batean, pertsona gisa haien integritatea berreskuratzeko tresna berriak behar dituztenak. Programa honekin, askotan nola edo halako indarkeriaren bat jasan duten emakumeen isolatze soziala saihestea ere bilatzen da.

Lan-metodologia

Emakumeen etxetik etortzen dira parte-hartzaileak. Bi edo hiru talde sortuko dira, eskaeren arabera eta ariketa fisikoa astean bi egunetan egiteko klaseak martxan jartzeko baliabideen arabera. Programaren hasieran, klasea erabiltzaileen aktibazio-profiletan oinarrituta diseinatzen da. 

Hainbat tailer ludiko-kreatibo ere egingo dira hasieran, eta programaren bukaeran, taldeko kohesioa lantzeko eta programan lortutako helburuak balioztatzeko.

Sareak

Herri instituzio eta elkarteekin koordinatuta, Donostiako Berdintasun Departamentua tartean, zeinak proiektua zuzentzen duen Fundazioarekin batera.  Gurutze Gorria edo Arrats Elkartea, besteak beste, zeinak Txiki Txoko programaren bitartez, emakume etorkinekin egiten duten lan, edo Erroak Sartu, zeinak egoera okerretan bizi diren emakumeei lan munduan sartzen laguntzen dieten.

Skip to content